XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, batzuetan tonu lazgarriz eta bestetan umorez beteriko bere obran, beti edo gehienetan, azaltzen du haurtzaroarekiko atxikimendua eta miresmena.

Argi dago, baita ere, bere liburu askotan mutil gazteak direla protagonista eta, gainera, badirudi obra horiek gazteei zuzenduta daudela, ziur aski gaztetako bizipenek berarengan zuten eragin sakonagatik.

David Copperfiel liburua bizipen hauez gainezka dago, mozorrotutako autobiografia dela baitirudi: nobela honetan bere haurtzaroa islatzen du egileak, aldi berean garai hartako familiaren eta gizartearen antolaketa eta pedagogia sistema salatzen ditu.

Protagonista mutiko inozo samarra da, helduen itxurakeriaz eta berekoikeriaz inguraturik bizi dena.